Descripción
Martxoaren 16an Kobazuloen XV. Eguna ospatzen da. Gure kobazuloak balio historiko eta natural handiko lekuak dira, non gizakiaren iraganeko aztarna garrantzitsuak gorde diren, eta zenbait kasutan haien hormek oraindik kondaira eta mitoekin lotutako herri erritoen berri ematen digute.
Euskal Herriko 8 kobazuloz osatutako Lurpea elkartea 2008an jaio zen, euskal lurraldeko kobazuloak batzeko helburuarekin. Bertako kideek helburu argia dute, lurpeko bisitariei seigarren kontinentea ezagutzeko aukera eskaintzea. Horien artean, Arrikrutz kobazuloa dago. Gipuzkoako sistemarik zabalena osatzen duen lurpeko 15 kilometroko barrunbe erraldoi eta konplexua, non bisitaria urak denboran zehar zizelkatu dituen forma kapritxotsuen lekuko ikusten du. Arrikrutz koban, harrigarriak dira aurkikuntza arkeologiko eta paleontologikoak, hala nola, haitzuloetako lehoiaren hezurdura osoa (Penintsulan bakarra), hezurdura partzialak eta panteren burezurrak eta hartz aztarnategi ikusgarria.
Precios
- Helduak: 4,5€
- Gazteak (5-16 urte): 3€
- Hauerra (0-4años): gratis
- Jubilatu /langabetu: 3€
El precio incluye
- Arrikrutz kobetako "53Galeria"n zehar bisita-gidatua.
- Gidaria.
Fechas de disfrute
- Martxoak 16
Detalles de la actividad
-Kobazulo barruko bisita-gidatuan 500metro luze eta 50 metro sakonera harrapatzen duen galerian barrena ibiltzen gara.
- Bisitak kobazulo sarreran du hasiera.
-Bisita-ordua baino 15 min lehenagoz Arrikrutz Interpretazio Zentruan aurkeztea gomendatzen dugu ordainketa egin eta denboraz kobazulo sarrera iristeko.
No olvides
- Kobazulo barruko tenperatura 10gradu dira urte guztian zehar.
- Oinetako erosoak gomendatzen dira.
Contacto
ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK
943 08 20 00
arrikrutz@onati.eus
Duración aproximada
60 minutu.
A quién va dirigido
- Publiko orokorrari zuzendua. Kobazulo barnealdea pasabide eroso batez eta argiztapen berezi batez atondu da bisitarientzat.
- Familientzako egokia.